14Lko ikasleek beren kategorian irabazi dute Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako V. Eskola Lehiaketa “Aniztasun Aberastasun”. Bideo irabazlea honako hau izan da: «Opariak gara», eta esteka honetan ikus dezakezue: https://youtu.be/OT3J2vSvbHY 14K-ko ikasleek beste bideo zoragarri batekin ere parte hartu dute, besteak beste, honako helbide honetan: https://youtu.be/nDm5U7k3wQ8 14Lko ikasleak apirilaren 11n, […]
Berriak
ANIZTASUNAREN MUNDUKO EGUNA
Martxoaren 21ean, astelehenarekin, Aniztasunaren Munduko Eguna ospatu genuen patioan. DBHko 3. mailako ikasle talde batek antolatu zuen, “Pieza desberdinak, puzzle bera” leloarekin. Ikasleei gonbita egin zitzaien galtzerdi edo eskularru bananduak ekartzeko, desberdintasunaren adierazle gisa. Era berean, bi giza irudi egin ziren, puzzle gisa, eta ikastetxeko ikasle guztiek idatzi ahal izan zuten zerk egiten duen ezberdin.
KORRIKA 2022
Korrika 2022 lingua Navarrorum, gure hizkuntzaren alde Tipi-tapa, tipi-tapa IES ZIZUR BHIk euskararen aldeko urratsak ematen ditu, pausoz pauso, elur, euri edo eguzkipean Tipi-tapa, tipi-tapa korrika gure zentrora iritsi da! Tipi-Tapa, tipi-tapa, jarrai dezagun euskararen aldeko urratsak egiten, Korrikatik haratago, 365 egun urtean Tipi-tapa, tipi-tapa, mundu globalizatu honetan, borroka dezagun geurearen alde. Aurrera euskararekin. Aurten […]
Berdintasunaren aldeko lasterketa
Joan den larunbatean, martxoaren 26an, Heziketa Fisikoko departamentuak antolatutako Berdintasunaren aldeko lasterketaren laugarren edizioa ospatu zen, Udalaren eta herriko hainbat babesleren laguntzarekin. Berdintasunaren aldeko festa izan zen eta jende guztiarentzat antolatutako jarduera eta emanaldiez gozatu genuen, hala nola, puzgarriak, haurrentzako jolasak, DJ Kike eta DJ Kekoren emanaldiak, magia eta malabareen ikuskizunak, Zumba eta Cardiobox herrikoiak, […]
Zaragozara irteera
Martxoak 31ean DBHko bigarren mailako ikasleak Zaragozara joan ziren, Gizarte Zientzietako departamenduak antolatuta. Irteeraren helburua kurtsoan zehar Geografia eta Historia ikasgaian landu ditugun edukiak lantzea eta sakontzea izan da, Antzinarotik Erdi Arora arte. Izan ere, Zaragoza antzinako Caesaraugusta hiri erromatarra izan zen eta erromatar harresiak ikusteaz gain, erromatar Foroa eta Antzokia ikusi zituzten. Horrtaz gain, […]