Urtarrilaren 8an, asteazkena, 3.DBHko ikasleek organo ematearen inguruko hitzaldi bat jaso zuten ATEHCNAren eskutik. ATEHCNA, Nafarroako Gibel eta Bihotzeko Transplantatuen eta Gaixoen Elkartea, urtero bezala, ikasturte honetan itzuli da organo eta ehunen dohaintzari ESAN BAI kanpainarekin. Hildako pertsona baten organoak emateko beharraz kontzientziatu nahi dituzte ikasleak, bizia galtzen ari direnei bizia oparitzeko. Egin dituzten […]
Berriak
Gure bi ikasle, Ager Vasconum Literatura lehiaketan irabazle
Gure ikasleak diren Olaia Martínez Guembe eta Paula Sánchez López de Dicastillo Ager Vasconum Literatura lehiaketan irabazle atera dira. Biak ala biak urtarrilak 14 asteartean arratsaldeko 19:00etan Garesko Liburutegian ospatuko den ekitaldian parte hartuko dute. Zorionak biei eta parte hartu duten guztiei.
LA CELESTINA: EMAKUME ETA SORGINENA
Abenduaren 12an, osteguna, DBHko 3. mailako ikasleak Zizurreko kultur aretora joan ziren AEDO Teatro konpainiaren eskutik La Celestinako emanaldi batera joateko. Fernando de Rojasen klasikoaren eszenaratze batek emakumeak Erdi Aroan duen papera aztertzen du, prostituzioari eta sorginkeriari buruz hausnartzen du eta, pertsonaia desberdinen bitartez, maitasun mota ezberdinen adibideak ematen ditu. Ikuskizuna amaitzean, ikasleek talde artistikoarekin […]
CONGRATULATIONS!
IES Zizur BHI is proud to announce two 2nd places in the first edition of the Debates in English tournament organised by the Department of Education of Navarre. They both debated the motion “All students should have 10 minutes of homework per main subject per day” in favour and against it supported by relevant evidence. […]
Kartel berriak gure liburutegian.
Kartel berriak ditugu ZIZUR BHIko Liburutegian. Ikasturte honetan, Arte Plastikoak sailak eta Hizkuntza eta Literatura sailak hainbat proiektutan parte hartuko dute, besteak beste, gure liburutegi zoragarriko sailetako kartelak berritu eta diseinatzen. Adierazpen Artistikoko aukerako ikasleek iturri tipografikoak eta diseinu grafikoan komunikazio-tresna gisa duten garrantzia ikertu dituzte. Tipografia dotoreak, lotsagabeak, apaingarriak, soilak, tradizionalak eta abar aukeratu […]