IES ZIZUR BHIko Batxillerreko OIER GOÑI AZNAREZ eta MARKEL PEREZ BUENO pilotariek parte hartuko dute GRABNI (Gipuzkoa, Rioja, Araba, Navarra, Bizkaia eta Iparralde) txapelketan, martxoan eta apirilean, Nafarroako trinketeko selekzioarekin. Martxoaren 15ean Nafarroa Gipuzkoaren aurka 40-28 nagusitu da. Martxoaren 22an Arabaren aurka, Gasteizen, arituko dira eta, martxoaren 29, Mendillorrin, Bizkaiaren aurka.
Berriak
Matematikaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna gure institutuan
Joan den ostiralean, martxoak 14, Matematikaren Nazioarteko Eguna zela eta, Erronka Logiko-Matematikoen II. Lehiaketaren sari banaketa egin zuen gure institutuak. Bost astez, DBHko maila bakoitzeko ikasleek erronka berri bati egin behar izan zioten aurre astero, euren asmamena eta trebetasun matematikoa frogatuz. Proposatutako erronkei aurre egitean erakutsitako ardura eta sormenagatik goraipatuak izan ziren irabazleak. Eskerrak eman […]
Kirol berria
IES ZIZUR BHIko iDBH2ko kaslea den UXUE GOMEZ BASURTO pilotariak Zizurreko 4 eta erdiko txapelketa irabazi du Neskak I mailan, martxoaren 8an Zizurreko frontoian jokatu den finalean Amezketako MARIA BALERDI pilotarari 16-9 irabazi eta gero.
Atapuercako aztarnategiak bisitatzea.
Otsailaren 27an, hizkuntza-eredu guztietako batxilergoko 1. mailako ikasleak Atapuercako aztarnategietara joan ziren, eta aurkikuntza antropologiko garrantzitsuak ezagutu zituzten. Burgos hiria ikusi ondoren, Giza Eboluzioaren Museo modernoa ere bisitatu zuten. Bertan, benetako aztarnak eta giza eboluzioaren interpretazioa ikusteko modu interesgarriaz jabetu zirelarik.
Musikariak Ikastetxeetan: Idoia Asurmendi.
Astelehenean, otsailaren 24an, Idoia Asurmendik 3. K eta 3. L mailako ikasleei bisitaegin zien. Oso esperientzia positiboa izan zen eta Idoiak bere bizitza profesionaleanbisitako esperientziak kontatu zituen: hastapenak, konposizio-metodologia eta azkenesperientzia musikalak emanaldietan.Bere gitarra eta pianoa lagun zituela, hainbat abesti propio abestu zituen, bere estilopertsonalarekin. Benetako luxua izan zen gure artean izatea, eta espero dugu […]