Joan den ostiralean, martxoak 14, Matematikaren Nazioarteko Eguna zela eta, Erronka Logiko-Matematikoen II. Lehiaketaren sari banaketa egin zuen gure institutuak. Bost astez, DBHko maila bakoitzeko ikasleek erronka berri bati egin behar izan zioten aurre astero, euren asmamena eta trebetasun matematikoa frogatuz. Proposatutako erronkei aurre egitean erakutsitako ardura eta sormenagatik goraipatuak izan ziren irabazleak. Eskerrak eman […]
Berriak
Kirol berria
IES ZIZUR BHIko iDBH2ko kaslea den UXUE GOMEZ BASURTO pilotariak Zizurreko 4 eta erdiko txapelketa irabazi du Neskak I mailan, martxoaren 8an Zizurreko frontoian jokatu den finalean Amezketako MARIA BALERDI pilotarari 16-9 irabazi eta gero.
Atapuercako aztarnategiak bisitatzea.
Otsailaren 27an, hizkuntza-eredu guztietako batxilergoko 1. mailako ikasleak Atapuercako aztarnategietara joan ziren, eta aurkikuntza antropologiko garrantzitsuak ezagutu zituzten. Burgos hiria ikusi ondoren, Giza Eboluzioaren Museo modernoa ere bisitatu zuten. Bertan, benetako aztarnak eta giza eboluzioaren interpretazioa ikusteko modu interesgarriaz jabetu zirelarik.
Musikariak Ikastetxeetan: Idoia Asurmendi.
Astelehenean, otsailaren 24an, Idoia Asurmendik 3. K eta 3. L mailako ikasleei bisitaegin zien. Oso esperientzia positiboa izan zen eta Idoiak bere bizitza profesionaleanbisitako esperientziak kontatu zituen: hastapenak, konposizio-metodologia eta azkenesperientzia musikalak emanaldietan.Bere gitarra eta pianoa lagun zituela, hainbat abesti propio abestu zituen, bere estilopertsonalarekin. Benetako luxua izan zen gure artean izatea, eta espero dugu […]
San Valentinerako gutun lehiaketaren erabakia
Alejandro Morán Rodrigo (12K) ikasleak irabazi du joan den otsailaren 14an Institutuko Liburutegian egin zen San Valentingo gutun lehiaketa, musikarekiko maitasuna bizi-inspirazio gisa adierazten duen testu polit batekin. Hemendik zorionak ematen dizkizugu eta gainerako ikasleak animatzen ditugu etorkizuneko deialdietan parte hartzen jarraitzera. Sari gisa, Alexandrok Charlotte Brönteren Gailur Lausotuen ale ilustratu bat jasoko du.