Zizur BHI ikastetxeak Bakearen Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Nagusiak antolatutako “Aberastasun Iturriaren Aniztasuna” IV Eskola Lehiaketa irabazi du. Zorionak Jokini eta 4Lko ikasleei.
Berriak
1. batxilergoko ikasleak Larra-Belaguako haran glaziarrean barna.
1. batxilergoko ikasleak Larra-Belaguako haran glaziarrera irteera egin dugu, glaziarrek Nafarroan sortutako haran bakarra. Burgin hasi eta Contiendaraino, Belaguako refugioan geldituz, bertako hainbat hegazti behatzeko aukera izan genuen eta inguruan bizi diren espezie ohikoenak identifikatzeko tresnak ikasi genituen.
ELKARTASUNERAKO LIBURU AZOKA
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, Literatura Unibertsaleko ikasleek elkartasunerako azoka antolatu zuten ikastetxeko patioan. Lortutako dirua, 560 euro, Besarkada elkarteari eman zaio, hots, suizidioek sorturiko kalteei aurre hartzen aritzen den elkarteari. Mila esker hezkuntza komunitate osoari eta baita Zizurko liburutegiari ere emandako laguntzagatik!
LITERATURA LEHIAKETAREN SARI BANATZEA
Apirilaren 22an XX. Literatura Lehiaketaren sari banatzea ospatu zen. Gaztelania eta Literatura mintegiak zinez eskertzen du ikasleen parte-hartzea baita aurkezturiko lanen kalitatea ere. Sarituak nor diren eta idatziriko mikroipuinak zein diren ere honako esteka honetan daude ikusgai.
Zumaiako Flyscha
1. batxilergoko ikasleak Zumaiako Flysch-aren geologia eta urradura plataformako biodibertsitatea ezagutu eta aztertzeko aukera izan genuen Algorrin. Flysch-eko geruzek agerian uzten duten Kretazeo-Tertziario arteko K/T muga ikusteaz gain, marea arteko gunean ofiurak, itsas izarrak eta itsas trikuak bezalako ornogabeak bilatu eta ikusteko aukera izan genuen, altxor paregabe bat.
POLEA-SISTEMA DUEN AUTO ELEKTRIKOA ERAIKITZEA
G eredu eleaniztuneko DBHko 2. mailako ikasleek poleen erreduktorea.sistema duen auto elektriko bat eraiki dute teknologia-ikasgaiaren lantegi-gelan Horretarako, hainbat arlotako ezagutzak aplikatu behar izan dituzte, hala nola mekanika, elektrizitatea, marrazketa teknikoa, matematika edo plastika. Taldean lan egiten eta denbora eta baliabideak kudeatzen ikasi behar izan dute, baita gatazkak kudeatzea, akordioak lortzea, lana banatzea, proiektua kudeatzea […]
TXAPENDUNAK
Zizurko AIMAR GOMEZ BASURTOk eta OIER GOÑI AZNARREZek, Zizurreko Ardoi Pilota Elkarteko pilotariek, XXXIX Baztan Pilota Txapelketa irabazi dute, Haurren B mailan, Iruritan jokatu zen finalean, Esteribarreko Santesteban eta Esain pilotariei 18-16 irabazi eta gero.
EUSKARAREN ASTEA ZIZUR BHIn MARTXOAREN 29tik 31 arte
Martxoaren 29tik 31ra, Zizur BHI ikastetxeko ikasleek ‘Euskararen Astea’ ospatuko dute. Urte pandemiko honetan, irakasleak ospakizun hori ikasgelara eramaten ari dira. Hemen dugu musika irakasleek bere ikasleekin egindako lana. Poesia musikatu dute Euskararen Astea ospatzeko. Bideoa zoragarria da. Euskaraz hemen, har eta han!1
Ingelesezko literatur lehiaketaren sariak
Ingelesaren Asteari amaiera emateko, literatur lehiaketako sariak banatu dira gaur. Hauek dira sarituen izenak. Eskerrik asko ikasle guztiei parte hartzeagatik. Category (1sr, 2nd, 3rd ESO) 1st prize: Adriana García Ibáñez (1º A) 2nd prize: Sara Olleta Arbiol (2º C) 3rd prize: Iranzu leceta Elvira (1º D) Category (4th […]
Teknologia klasea emakumearen egunean
Martxoaren 11n eta 12an, eta emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko, G eredu eleaniztuneko ikasleek Joan Clarke kriptoanalista britainiarra gogoratu zuten teknologia-klasean. Bigarren Mundu Gerraren garaietara eraman gintuzten jarduera, bereziki Alan Turingen taldera (informatika modernoaren aita), Joan Clarke kriptoanalista gisa hasi baitzen lanean. Enigma makina alemaniarra deskrefratzea da haren lana, ez gehiago, ez gutxiago. Nazien armadaren […]