`Musikariak ikastetxean´ programaren baitan, apirilaren 22an, astelehenean, Odei Barroso euskal raperoaren bisita izan zuten D ereduko DBHko 4. mailako ikasleek. Urruñarrak rap estiloaren jatorria eta ibilbidea azaldu zizkien, euskal raparen zenbait adibide erakutsi eta, bukatzeko, freestyle saio bat eskaini zien, txalo zaparrada handia jaso zuena.