Pasa den ostiralean, Emakumezkoen Nazioarteko Egunaren karietara, institutuan zenbait jarduera egin genituen: ikasgeletan efemeriderako egindako bideo instituzionalak proiektatu ziren; jostaldian zehar, patioan grafiko eguneratu batzuen erakusketa egin genuen, lortutako eta lortzeke dagoen berdintasun maila neurtzeko (zainketen banaketa, bere eragina lan kontratuetako izaera ezberdinetan eta soldatetan; goi mailako ikasketan dauzkaten emakumeen proportzioa, eta bere banaketa desorekatua alor ezberdinetan; ordezkaritza politiko ezberdina estatuaren parlamentuan eta udaletxetan…). Jarduera, berdintasuna oinarri duten abestiekin girotu zen. Bestetik ikasle eta irakasle jakin batzuk pankarta aldarrikatzaile bat egin zuten, eta azkenik, 2. batxilergoko ikasle batzuk 4. DBHko bi taldeei hitzaldi feminista bat eskaini ziete.