Zizur BHIko Batxilergoko 2. mailako Gorputz Hezkuntzako ikasleek antolatutako Berdintasunaren aldeko Lasterketaren VI. edizioa ospatu dugu. Eguraldia zela medio, ekitaldiaren kokapena aldatu genuen eta antolaketa guztia ikastetxeetako patiora eraman behar izan genuen. Bertan talo postu bat, jolas desberdinak eta puzgarriak jarri ziren, txikientzako dantzak, aeroboxak eta magia egin ziren. Honekin batera, Galtzagorri txarangarekin eta Musika Eskolako batukadarekin gozatu genuen. Ikasleen inplikazioak eta Zizur eta inguruetako herrien erantzunak, egun zoragarriaizatea ahalbideratu zuten. Erreleboa mugimenduan mantenduz, berdintasun sozialaren eskubide honen alde borrokatzeari ez diogula utziko gogoraraziz.