Batxilergoko 1. mailako ikasleek Atapuercako aztarnategiak bisitatu zituzten, bertan baitaude giza espeziearen aurrekarien Europako aztarnarik zaharrenak. Arratsaldean, Burgosko Eboluzioaren Museoa bisitatu genuen. Han, homo mota guztiakk, garunaren funtzionamendua eta garai glaziarretan inguru horretan bizi izan ziren espezie batzuen erreprodukzioak ikusi ahal izan genituen.