Batxilergoko Literatura Unibertsaleko 1. mailako ikasleak Examen antzezlanean izan ziren joan den otsailaren 27an. Kico Albak zuzendutako thriller psikologiko bat da, Plaza de la Cruz Antzerki Tailerrak antzeztua. Agertokian, korporazio misteriotsu batekin bat egiteko hautaketaren azken etapa ikusten dugu. Bertan, hautagaiek enigma bakar bati egin behar diote aurre: hirurogei minutu, hamaika hautagai, erantzun bat, galderarik ez. Noraino iristeko prest egongo zinateke amesten duzun lana lortzeko?