Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Aretoan, ZIZUR BHIk otsailaren 6tik 16ra bitartean egindako “Egiptoko Ikasgela” hezkuntza-proiektua ikusgai jarri da. Proiektu honetan Geografia eta Historia, Erlijioa, Frantsesa, Plastika, Hizkuntza eta Literatura, Musika eta Matematika ikasgaietako DBHko 1. mailako ikasleek parte hartu dute.
Proiektuan parte hartu dute, halaber, EUNATE BHIk, Egiptoko ekonomiari buruzko lan batekin, eta OLZA OCHOA IESOk, Abu-Simbeleko tenpluaren maketa batekin eta ikasleek Egiptora egindako ihesaldi koptoarekin.
Erakusketa osatzeko, BIBATek, Gasteizko Arkeologia Museoak, 1890 eta 1955 urteen artean Ekialde Hurbilera egindako Nafarroako eta Euskal Herriko espedizioei buruzko ekarpen garrantzitsua egin zuen, eta erakusketaren komisarioak, Egiptologo eta Historian Doktore M Luz Mangado, bidaia horiei buruz eta “Bajo el cielo de Oriente” liburuaren aurkezpen bat jendaurrean.
Ikasleen eta, oro har, jendearen joan-etorria oso handia izan da.
Erakusketak aipamen berezia jaso du Handi Zuka egiptologo eta AEBetarako, Portugalerako eta Espainiarako turismo ministro ohiaren eskutik, egiptoar kulturaren zabalkundearen inguruan erakutsitako interesa eskertuz.