Aurreko ostegunean, otsailaren 1an, DBH-ko 1 mailako ikasleek Mikel Santos, Belatz, komikilariaren hitzaldian parte hartu zuten Zizurko Kultur Etxean.
Bertan, klasean nobela grafikoari buruz landutakoa sakontzeko aukera izan zuten, komikilari profesional baten eskutik.
Hasieran Mikelek, gidoilarien garrantziari buruz hitz egin zuen, eta marraztearen eta komiki bat sortzearen arteko ezberdintasunak azaldu zituen.
Ondoren, baliabide literarioei eta bisualei buruz, komikien osagaiei buruz, baita planoei buruz aritu zen, pertsonaiak, izaerak edo egoera ezberdinak nabarmentzeko trikimailuak erakutsiz.
Emozioak nola marraz daitezkeen irudikatu zuen, “Emojis”-en sorkuntza prosezua pausoz pausoz irakatsiz.
Azalpen guztiak adibide bisualekin adierazi zituen, modu atsegin batean, une orotan esandako kontzeptu guztiak marrazten.
Belatzen marrazteko gaitasunaren aurrean, ikasleen (baita irakasleen) txundidura eta gogoberotsuna nabaria izan zen, txalo artean gogoratuko dute (dugu) azaldutako eta marraztutako guztia hurrengo komikia zabaltzerakoan.