Azaroaren 21ean batxilergoko 2. mailako Zientzien ibilbideko ikasleek Adimen Artifizialari buruzko zientzia-dibulgazioko hitzaldi bat izan zuten. Hizlariak, Francisco Javier Fenándezek, Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko NUPeko katedradunak, Adimen Artifizialaren historia eta industrian, medikuntzan edo ikerketa zientifikoan izan dituen aplikazioak aztertu zituen, eta eguneroko adibideak erakutsi zituen, non IAren erabilerak funtsezko papera duen.