Joan den astean, Alemaniako 3. DBHko ikasleok Gesamtschule Delbrück bisitatu genuen. Astebetez gure elkartrukeko familiekin bizi gara, Alemaniako institutu batean klaseetara joaten gara eta Iruñearekin senidetutako hiria, Paderborn, bisitatzen dugu. Münster hiri ederrean ere izan ginen. Esperientzia handia izan zen eta pozik hartuko ditugu gure lagun alemaniarrak ikasturte honetan zehar.
Joan den astean, IES Zizur BHIko ESOko 3. mailako ikasleek trukea egin zuten Iruñearekin senidetutako hiria den Paderborneko Delbrück Gesamtschule-rekin, non bertako alkateak, ikastetxeko zuzendariak eta ikasleek ongietorria eman zieten. Astean zehar aleman klaseetara joan ziren, alemaniar familiekin bizitzeko esperientzia bizi izan zuten eta Ipar Renaniako eskualde hau ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasturtea aurreratuta, ikasle renaniarrek gure institutura bisita itzuliko digute, gure ikasleekin eta familiekin biziko dira, eta Zizur, Izarbeibar eta Iruñea ezagutzeko aukera izango dute.