Joan den asteazkenean, apirilaren 19an, Batxilergoko 1. mailako ikasleak eraidako pertsonen senideekin izandako belaunaldien arteko topaketara joan ziren. Topaketa hori, urtero bezala, Sartagudako Memoriaren parjean egiten da. Nafarroako beste sei ikastetxerekin batera parte hartzen dugu Nafarroako Memoria Historikorako leku enblematiko honetan, taldekako topaketa eta elkarrizketan senideekin. Ondoren, hainbat jarduera izan diren, hala nola Taxio Ardanazen graffitien tailer plastiko bat, Jara Calvok emandako literatur tailer bat, EASDI Corellak eta Tierra Estella BHIk egindako film labur batzuk eta, animatu ziren ikasleentzat, Sartagudan zehar Oroimenaren inguruko ibilaldi bat. Ekitaldia amaitzeko, topaketan parte hartu zuten ikasleek egindako lan batzuk aurkeztu ziren. Oso esperientzia maitagarria eta hunkigarria izan da, eta errepikatzea merezi du.