Beste ikasturte batez, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleekin Zizurko Kultur Etxera joateko aukera izan dugu, Calderonen La vida es sueño antzezlanaren antzezpenaz gozatzeko. AEDO TEATROko Jesus Torresen interpretazio bikainarekin obra ezagutzeaz gain, Urrezko Mendeko antzerkiari buruz ikasi eta hausnartu dugu.