Beste ikasturte batez, Zizur BHItik Navarro Villoslada eskola-antzerkiko tailerraren obra ikustera joan ginen. Ikasturte honetan Gallinero de comedias izan zen antzezpena, Ana Artajok eta Ion Martinkorenak idatzi eta zuzendua, eta ikastetxeko batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek antzeztua. Obra nahiko eroa, komedia-antzokietan, “mentideros”-etan eta Felipe IV.aren gortearen munduan murgiltzeko. Antzezpen horrek, azken batean, Lope de Vega, Cervantes, Ana Caro Mallén eta Tirso de Molina pertsonaien irudi desberdin eta dibertigarria eskaini zigun, talent show literario zoro batean lehiatzen direnak. Zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria.