Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientzietako 1. Batxilergoko ikasleek Zumayara irteera egin zuten martxoaren 21ean. Itsasbehera probestuz, ekosistema hauetako fauna ikusi era aztertu ahal izan zuten ( itsas izarra, itsas loreak, lapak, barraskiloak…), hala nola inguru hauetan hazten diren algak.
Bestetik inguruan aurki ditzakegun formazio geologiko ikusgarraik ikusteko aukera izan zuten, Flyscha. MAila internazionalean garrantzi handiko egiturak dira hauek, bertan, liburu ireki bat izango balitz bezala, duela miloika urte egon ziren gertakariak irakur baitaitezke. Adibidez, Kretazikoko irungitza masiboa sortarazi zuen meteoritoaren erorketaren aztarnak ikusi zituzten.
San Telmoko baselizan, garai bateko itsas-izakiek utzitako fosil eta aztarnak edo iknofosilak ikusteko beta izan zuten.