Otsailaren 27an, astelehena, Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsaleko ikasleak Gayarrera joan ziren Arthur Millerren Muerte de un viajante obraren eszenaratzea ikustera. Imanol Ariasen eskutik eta Ruben Szuchmacherren zuzendaritzapean, 1949ko New Yorkera joan ginen Willy Loman eta bere familiarekin, amets amerikarraren benetakotasunari buruz hausnartzeko. Kapitalismo basati baten ankerkeria, bete gabeko ametsek eragindako frustrazioa, gurasoek eta seme-alabek beren maitasuna adierazteko duten ezintasuna, bikote-harreman konplexuak edo besteek arrakasta izateko eta onartua izateko beharra dira dramaturgia garaikidearen maisulan honen ardatzetako batzuk.