Zizur BHIko Musika Departamentuak Zubietako Inauterietara irteera antolatu zuen urtarrilaren 31an, asteartean, D ereduko DBHko 3. mailako ikaslego eta DBHko 4. hautazkoa dutenekin. Lehenik eta behin, Ituren eta Zubieta arteko “Uraren ibilbidearen” zatia egin zen. Behin herri honetara iritsita, Ituren eta Zubietako joaldunen desfileaz eta inauterietako gainontzeko parte-hartzaileen giroaz gozatu genuen.