Apirilaren 7an eta 8an, ESO/DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek modu aktiboan parte hartu zuten Adimen Artifizialaren Astean, LuZia Fundazioak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko IkasNovak sustatuta.
Helburu nagusia ikasleak Adimen Artifizialera eta haren aplikazio eta baliabideetara hurbiltzea izan da, erabakigarriak baitira gure oraina eta etorkizun hurbilaren garapenean.
Ikasleek Teknika, Praktika eta Etika moduluetan lan egin dute, eta, gainera, DBHko 4. mailako ikasleek programazioari buruzko beste modulu bat egin ahal izan dute.
Jarduerak oso harrera ona izan du parte hartu duten ikasleen aldetik, eta ekitaldiaren antolakuntzatik eta aholkulari-taldetik ikasleen interesa, jarrera positiboa eta zuzentasuna berretsi dizkigute.