Korrika 2022 lingua Navarrorum, gure hizkuntzaren alde
Tipi-tapa, tipi-tapa IES ZIZUR BHIk euskararen aldeko urratsak ematen ditu, pausoz pauso, elur, euri edo eguzkipean
Tipi-tapa, tipi-tapa korrika gure zentrora iritsi da!
Tipi-Tapa, tipi-tapa, jarrai dezagun euskararen aldeko urratsak egiten, Korrikatik haratago, 365 egun urtean
Tipi-tapa, tipi-tapa, mundu globalizatu honetan, borroka dezagun geurearen alde. Aurrera euskararekin.
Aurten lehen aldiz Korrika antolatu da IP Erreniegarekin elkarlanean. Gure ikasleek lekukoa pasatu diete Erreniegako ikasleei eta gure ikasleen ordezkaritza batek bere Korrikaren ospakizunean parte hartu du.