IES Zizur BHIk bi tailer eta kontzertu didaktiko batekin agurtuko du Euskararen Astea. Tailerretan zein kontzertuan, ikasleek musikaz gozatzeko eta txalapartari buruz ikasteko aukera izan dute. Perkusio instrumentu horren ezaugarri nagusia da 2 txalapartarik jo behar dutela. Txalaparta sagardoa egiteko lanekin lotuta zegoela ikasi dugu Huntsunekin.
Tresna honen historia ere errepasatu dugu. 60ko hamarkadan bi txalapartari bikote baino ez ziren geratzen. Gaur egun, tresna hori berpizten ari da. Urte hauetan txalapartaren munduak bilakaera handia izan du. Egurrez gain, material ezberdinak erabiltzen dira gaur egun: harri, kristal, metal…..Baina gauza bat argi geratu da: txalapartariek txalaparta jotzeko duten modua eta haien arteko komunikazioa, keinuen eta mugimenduen bidez, hipnotikoa dela, ikuslea harrapatzen duela.
Antzinako beste perkusio instrumentu batzuk ere ezagutu ditugu, tobera kasu.