Azaroaren 23an, asteartea, D ereduko 3. DBHko ikasleak Rap saio didaktiko batean parte hartu zuten, Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan. Ikasleek oso azalpen atsegina jaso zuten Rap estiloaren ezaugarriei buruz, Elena Caballero musikari bizkaitarraren eskutik.
Azalpen horretan, artistak oso argi utzi zituen Rap-aren ezaugarriak eta estilo horretan dauden genero-desberdintasunak , gizonak nagusitzen baitira emakumeen presentziarekin konparatuz. Gainera, nahiz eta oso gutxitan rapeatzen den euskaraz, berak- egiten duela esan zuen musikariak.
Ikasleak oso hartzaile eta interesatu agertu ziren, eta interpreteari galderak egin zizkioten. Interpreteak, saioa amaitzean, musika-irakasleei esan zien oso ondo sentitu zela ikasleen harrera onarekin eta jarrerarekin.