Azaroaren 29an, ZIZUR BHI bisitatu dute Unai Laso pilotariak, June Aldaregia piraguistak eta Maitane Zalba futbolariak. Batxilergoko 1. mailako D ereduko ikasleek Mikel Barberenak zuzendutako mahai-inguru batez gozatu ahal izan dute. Mahai-inguru horrek hiru ardatz nagusi izan ditu: euskarak bere bizitzetan duen garrantzia, kirolariak zaindu behar dituzten ikasketen inportantzia eta generoen arteko aldea kirolean. Solasaldi atsegina benetan.