Joan den ostegunean, azaroak 25, institutuan ospatu genuen efemeride triste hau, ikasgelako hainbat jardueraren eta jolastokian egindako zenbait ekintzen bidez. Batxilergoko neskek irakurritako komunikatuan agerian geratu zen emakumeen aurka erabilitako indarkeria mota guztiek bere horretan jarraitzen dutela, aurreko ikasturtean institutuan bertan egindako inkestan jasotako datuak aipatuta, eta indarkeria desagerrarazteko beharra.