Martxoaren 25ean eta 26an, DBHko 2. mailako ikasleek paseo bat egin zuten Zizur Txikiko sanjuanisten elizaraino. Bertan, Zizur Txikiko mandatuaren historia, sorrera, bilakaera eta Jerusalemgo San Joan Ordenaren egungo lana ezagutzeko aukera izan zuen. Irteera hau Geografia eta Historia eta Arte Plastikoak sailak Done Jakue Bideari eta Erdi Aroko arteari buruz egiten ari garen proiektu […]
AFFNA36ren memoria historikoari buruzko tailerra
Martxoaren 20an, osteguna, eta martxoaren 25ean, asteartea, AFFNA36 elkarteak Memoria Historikoari buruzko tailerra eman zien Humanitate eta Gizarte Zientzietako Batxilergoko 1. mailako ikasleei. Proposamen hori ibilbide historiko interesgarri baten bidez garatu zen, 1936ko estatu-kolpetik gaur egunera arteko lau film labur argitaragabe ikusiz. Besteak beste, Nafarroan 1936ko uztailetik aurrera sortutako errepresioa, erbesteratze errepublikarraren eta asilorako eta […]
´PUÑOS DE HARINA´ ANTZEZLANA
Martxoaren 21ean, ostirala, Zizurko Kultur Etxeak Batxilergoko 1. mailako ikasleak gonbidatu zituen indarkeria zer den, gizon izateak zer esan nahi duen edo gizon batzuen eta besteen arteko berezitasunen inguruan hausnartzera. Puños de harina antzezlanaren bidez, arrazakeriari, homofobiari, indarkeriari eta maskulinitateari buruzko gogoeta egiteko aukera izan zuten ikasleek. Antzerkira eramandako boxeo-borroka bat da, zeinaren bitartez Jesús […]
POETA PERDIDO EN NUEVA YORK´ ANTZEZLANA
Martxoaren 20an, osteguna, DBHko 4. mailako ikasleak Zizur Nagusiko Kultur Etxean izan ziren eta Poeta perdido en Nueva York antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten. Antzerkirako sortutako egokitzapenak García Lorcak 1929an New Yorketik bere familiari bidalitako poema-liburua eta gutunak uztartzen ditu. El Aedo antzerki-konpainiak eskainitako proposamenaren bidez, Federicok Madrilen aurkitzen ez zuen bakearen bila Hiri Handira […]
2024-2025 berdintasunaren aldeko lasterketa.
Joan den larunbatean, martxoaren 15ean, Berdintasunaren aldeko lasterketaren VII. edizioa ospatu zen Zizurren, Gorputz Hezkuntzako hautazkoen Batxilergoko bigarren mailako ikasleek antolatuta. Goizeko 10:00etan hasi zen lasterketa eta egun osoan zehar hainbat ekintzetaz gozatu ahal izan zen, hala nola, sentsibilizazio tailerrak, puzgarriak, txaranga, dantzak, musika, DJ-ak eta Etsai taldearen kontzertua, gehienbat Batxilergoko bigarren mailako ikasleek osatutako […]
Kirol albistea: Oier Goñi Aznarez eta Markel Pérez Bueno
IES ZIZUR BHIko Batxillerreko OIER GOÑI AZNAREZ eta MARKEL PEREZ BUENO pilotariek parte hartuko dute GRABNI (Gipuzkoa, Rioja, Araba, Navarra, Bizkaia eta Iparralde) txapelketan, martxoan eta apirilean, Nafarroako trinketeko selekzioarekin. Martxoaren 15ean Nafarroa Gipuzkoaren aurka 40-28 nagusitu da. Martxoaren 22an Arabaren aurka, Gasteizen, arituko dira eta, martxoaren 29, Mendillorrin, Bizkaiaren aurka.
Matematikaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna gure institutuan
Joan den ostiralean, martxoak 14, Matematikaren Nazioarteko Eguna zela eta, Erronka Logiko-Matematikoen II. Lehiaketaren sari banaketa egin zuen gure institutuak. Bost astez, DBHko maila bakoitzeko ikasleek erronka berri bati egin behar izan zioten aurre astero, euren asmamena eta trebetasun matematikoa frogatuz. Proposatutako erronkei aurre egitean erakutsitako ardura eta sormenagatik goraipatuak izan ziren irabazleak. Eskerrak eman […]
Kirol berria
IES ZIZUR BHIko iDBH2ko kaslea den UXUE GOMEZ BASURTO pilotariak Zizurreko 4 eta erdiko txapelketa irabazi du Neskak I mailan, martxoaren 8an Zizurreko frontoian jokatu den finalean Amezketako MARIA BALERDI pilotarari 16-9 irabazi eta gero.
Atapuercako aztarnategiak bisitatzea.
Otsailaren 27an, hizkuntza-eredu guztietako batxilergoko 1. mailako ikasleak Atapuercako aztarnategietara joan ziren, eta aurkikuntza antropologiko garrantzitsuak ezagutu zituzten. Burgos hiria ikusi ondoren, Giza Eboluzioaren Museo modernoa ere bisitatu zuten. Bertan, benetako aztarnak eta giza eboluzioaren interpretazioa ikusteko modu interesgarriaz jabetu zirelarik.
Musikariak Ikastetxeetan: Idoia Asurmendi.
Astelehenean, otsailaren 24an, Idoia Asurmendik 3. K eta 3. L mailako ikasleei bisitaegin zien. Oso esperientzia positiboa izan zen eta Idoiak bere bizitza profesionaleanbisitako esperientziak kontatu zituen: hastapenak, konposizio-metodologia eta azkenesperientzia musikalak emanaldietan.Bere gitarra eta pianoa lagun zituela, hainbat abesti propio abestu zituen, bere estilopertsonalarekin. Benetako luxua izan zen gure artean izatea, eta espero dugu […]