IES Zizur BHIko DBH1Lko UXUE GOMEZ BASURTO pilotariak eta Goizuetako Alize Sagardui Lekuonak esku pilotako EMC 3 Hiriburuak pilota goxua gazte maila txapelketa irabazi dute, pasa den larunbatean, urriaren 15ean, Bilboko Bizkaia frontoian jokatu den finalean, Arizti (Zaldibia)-Etxenagusia (Dima) bikoteari 18-7 irabazi eta gero. Zorionak, txapeldun!
IRAKURTZEKO EPIZENTROAK
Ikasturte honetan, ikastetxeak IRAKURKETA EPIZENTROETAN parte hartuko du berriro. DBH-ko 2, 3 eta 4 mailetora zuzendutako ikakurketa club bat da. Bertan, ikasle boluntarioak Nafarroako beste institutu batzuetako ikasleekin bat egingo dute, gazteentzako eleberri onenaren irakurtzeko Epizentroa-saria zein testuk merezi duen erabakitzeko. Berrikuntza gisa, ikasturte honetan ikasleek erabakiko dute liburua gaztelaniaz edo euskaraz irakurri. Edizio honetarako […]
Alemaniara bidaia
Joan den astean, Alemaniako 3. DBHko ikasleok Gesamtschule Delbrück bisitatu genuen. Astebetez gure elkartrukeko familiekin bizi gara, Alemaniako institutu batean klaseetara joaten gara eta Iruñearekin senidetutako hiria, Paderborn, bisitatzen dugu. Münster hiri ederrean ere izan ginen. Esperientzia handia izan zen eta pozik hartuko ditugu gure lagun alemaniarrak ikasturte honetan zehar. Joan den astean, IES Zizur […]
Komiki Azokako
Pasa den ostiralean, hilak 22, gure DC 3. ikasleak, Blanca Heras irakaslearekin batera, Adierazpen Plastikoa eta Ikusizkoaren irakasgaian, Komiki Azokako erakusketa bisitatu zuten, Iruñeko Kondestable Jauregian. Nadia Hafid, Paco López, Mikel Janín, Stéphane Levallois bezalako egileen ilustrazio eta komikiez gozatu ahal izan zuten. Bisitan zehar Ziudadela aldizkarira joan eta Wojciech Siudmak poloniar sortzaile eta errealismo […]
Irailaren 7a harreran
Batxilergoko 2. mailako graduazioa 22-23
Joan den ostiralean, ekainaren 16an, Zizurko Kiroldegian, Batxilergoko 2. mailako ikasleak agurtzeko ekitaldia egin zen. Goizeko 12etan hasi zen Irati San Millan eta Eneko Mihuraren emanaldiarekin, irakasleen eta ikasleen diskurtsoei bide emanez. Senideek eta ikastetxeko irakasleek babestuta, ikasleek agur esan zioten etapa honi, eta beste bat hasi zuten.
ARDIAK KONTATZEN (Estatuko finala)
2023ko ekainaren 27, 28 eta 29an, 13B taldeak Zaragozan ospatutako “Incubadora de Sondeos y Experimentos” lehiaketaren XII Fase Nazionalean parte hartu zuen. Gure institutuko ikasleen loaren osasuna aztertzen den “ARDIAK KONTAKETA” izeneko Matematika irakasgaian egindako lana aurkeztu zuten. Eskertzen dugu inkestan erantzun duten ikasle guztien parte hartzea, beraien kolaboraziorik gabe proiektu hau ezinezkoa izango litzateke. […]
SALIDA SURF (HENDAYA)
Maiatzean 3. eta 4.DBH-ko atal elebidun frantseseko ikasleak Hendaiako hondartzan egun eguzkitsu batez gozatu zuten. Irteera hau inmersio linguistikoa bilatuz planteatu zen eta surfa praktikatzeaz gain herria ezagutzeko aukera ere izan zuten.
SALIDA ROCÓPOLIS (BOULDER)
Maiatzean 1.DBH-ko ikasleek Berrioplanoko Rocópolis eskalada zentroaz gozatzeko aukera izan zuten. Bi orduz boulderrean jarduera eta erronka ezberdinak egiten egon ziren, altuera gutxiko paretak eta blokeak eskalatuz. Ikasleentzat jarduera berri eta motibagarria izan zen eta oso positiboki baloratu zuten.
MUSIQUEANDO 2023
Joan den apirilaren 27an, musika ikasgelatik kalera ateratzean datzan “Musiqueando” jarduera egin zen estatu mailan. Zizur BHIk DBHko 1. mailako lau talderekin parte hartu zuen, eta Kultur Etxeko enparantzan izan ginen 4. eta 5. orduetan, klasean landutako errepertorioa interpretatzen hainbat instrumentu erabiliz: txirulak, ukeleleak, zotzak, gorputz-perkusioa eta ahotsak.