Joan den ostiralean, ekainaren 16an, Zizurko Kiroldegian, Batxilergoko 2. mailako ikasleak agurtzeko ekitaldia egin zen. Goizeko 12etan hasi zen Irati San Millan eta Eneko Mihuraren emanaldiarekin, irakasleen eta ikasleen diskurtsoei bide emanez. Senideek eta ikastetxeko irakasleek babestuta, ikasleek agur esan zioten etapa honi, eta beste bat hasi zuten.