2023ko ekainaren 27, 28 eta 29an, 13B taldeak Zaragozan ospatutako “Incubadora de Sondeos y Experimentos” lehiaketaren XII Fase Nazionalean parte hartu zuen. Gure institutuko ikasleen loaren osasuna aztertzen den “ARDIAK KONTAKETA” izeneko Matematika irakasgaian egindako lana aurkeztu zuten. Eskertzen dugu inkestan erantzun duten ikasle guztien parte hartzea, beraien kolaboraziorik gabe proiektu hau ezinezkoa izango litzateke.
Saria jaso ez zuten arren, esperientzia bikaina izan zen eta oso ondo pasatu zuten.
Zorionak guztioi egindako esfortzuagatik! Eta, bereziki, Edith Ara, Alanys Montoya, Andrea Morales, Nahia Rodríguez eta Paula Turliuc-i egindako aurkezpen bikainagatik.