Maiatzean 1.DBH-ko ikasleek Berrioplanoko Rocópolis eskalada zentroaz gozatzeko aukera izan zuten. Bi orduz boulderrean jarduera eta erronka ezberdinak egiten egon ziren, altuera gutxiko paretak eta blokeak eskalatuz. Ikasleentzat jarduera berri eta motibagarria izan zen eta oso positiboki baloratu zuten.