2023ko apirilaren 27an, osteguna, ikasleen loaren osasuna aztertzeko Matematika irakasgaian egindako “ARDIAK KONTATZEN” lanarekin, 13B taldea “Incubadora de Sondeos y Experimentos” lehiaketa finaleko nafarroako txapeldun izan zen. Inkesta erantzun zuten ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, izan ere, euren kolaboraziorik gabe, proiektu hau ezinezkoa izango litzateke.
Zorionak guztioi egindako esfortzuagatik! Eta, bereziki, Edith Ara, Alanys Montoya, Andrea Morales, Nahia Rodríguez eta Paula Turliuc-i egindako aurkezpen bikainagatik. Orain, estatuko finalera!