Pasa den apirilak 28an Gaztelania eta Literatura mintegiak antolatutako Literatur Lehiaketaren 21. edizioko sariak banatu ziren Vázquez Montalbán aretoan. Irabazleek euren kontakizunak irakurri zituzten; Irati Iturritzak poema bat errezitatu zuen; eta Nerea Garcia Ezpeletak idatzitako rap-az ere gozatu ahal izan genuen. Musika ere egon zen, Paula Junco (kitarra), Sara Echeverría, Maria Erice eta Elvira Jáureguiren eskutik (ahotsa). Milesker denoi parte hartzeagatik!
Ondorengo estekan irakurri daitezke ipuin irabazleak.