Hezkuntza Sailak atzo bidalitako ikasturtea berrabiarazteko Zirkularrean, honakoak nabarmentzen ziren:
Prebentziorako funtsezko neurrien ezarpena eta indartzearen beharra, bereziki honako hauek:
(a) Funtsezkoa da ikastetxera EZ joatea, baldin eta:
I. COVIDekin bateragarria den edozein sintoma dago, diagnostikatu bada ala ez.
II. COVID diagnostikoa badago.
III. Berrogeialdia egiteko agindua jaso bada.
Baieztatutako kasuak ez dira ikastetxera joan behar eta isolatuta egon behar dira koadro klinikoaren amaieratik 3 egun igaro arte, eta sintomak hasi zirenetik edo sintomarik gabeko kasuetan, diagnostikoa egin denetik gutxienez 7 egun igaro arte. Ikasle hauei Urrutiko Irakaskuntza Jarduerarako Tutoretza Planak jasotzen duena ezarriko zaie.
(b) Musukoa behar bezala erabiltzen dela bermatzea, behar bezala doituta, baita autobusetan ere.
(c) Eskuen higiene egokia egitea.
Eskerrik asko zuen laguntzarengatik.
Dirección del IES ZIZUR BHIko Zuzendaritza.