Urriaren 24an izango den Eskola Liburutegien Eguna ospatzeko, ikastetxeko liburutegiak jarduera bat antolatu du. Ikasleek ondorengo galderari erantzun beharko diote: “ETA ZUK, ZERGATIK IRAKURTZEN DUZU?”. Parte hartu nahi duenak erantzun idatzia eraman beharko du liburutegira jolas-orduan. Hoberenek irakurketa txokoa apainduko dute.