Konfinamendua zela eta, iazko ikasturtean ezin izan genuen 2. batxilergoko ikasleei agurra-ekitaldia eskaini ez eta taldekako argazki oroigarriak egin ere. Ikasturte amaiera honetan, ahal zutenek behintzat gurera etortzea nahi izan dugu, oparitxo bat eman eta argazki horiek egin ahal izateko. Argazkian, hurbildu ziren ikasle-ohiak agertzen dira Nerea Saldíasen kamerara begira, irrifartsu.
