Pasa den asteazkenean, azaroak 25, data garrantzitsu hau beste behin ospatu genuen institutuan, barnean zein kanpoan. 1. eta 3. DBH bitarteko ikasleek aldez aurretik klasean landutako emakumeenganako indarkeria modu ezberdinak patioan kokatu ziren hormirudietan paratu zituzten, indarkeria adibide hauek guztiek osatzen duten izotz-mendia ikustaraziz.
Bestetik eta Talde Feministaren eskutik, 4. DBHko eta Batxilergoko ikasleek elkarretaratzea egin zuten Erreniega Parkean. Bertan neska eta mutil zenbaitek genero-indarkeriari, haren identifikazioari eta desagerrarazteari buruzko komunikatuak irakurri zituzten.