Joan den larunbatean, maiatzaren 10ean, Nafarroako XXXVII. Matematika Olinpiada ospatu zen Azkoiengo Ribera del Arga BHIn. Zizur BHIko bost ikaslek parte hartu zuten jardunaldi matematiko honetan, Foru Komunitateko ikastetxe ugaritako ikasleekin batera. Proba hasi baino lehen, parte-hartzaileak beste ikastetxe batzuetako ikasleekin bikoteka ausaz antolatu ziren, berdinen arteko lankidetza sustatzeko. Bi orduz, bikoteek sei problema matematiko […]
Berriak
MUGITZEN BAZARA, MUNDUA MUGITZEN DA
Ikasturte honetan ere, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Save The Children-i elkartasuna adierazi diote, orri-markagailu solidarioak diseinatu eta ondoren horiek salduz. Ia ehun ikasleek borondatez parte hartu dute Gaztelania eta Literatura sailak sustatutako eta haurren eskubideen aldeko borrokan oinarritutako ekimen honetan. GKE honi guztion artean bildu diren 325 €-ak eman zaizkio, oso-osorik.
Kirol albistea: OIER GOÑI AZNAREZ
Zizurreko ARDOIko OIER GOÑI AZNAREZ, IES ZIZUR BHIko BATX1eko ikaslea, ENEKO ERASO MONREALekin Nafarroako txapeldunordea atera da, gazte mailan, maiatzaren 1oean Labrit pilotalekuan jokatutako finalean Larrauneko Nazabal-Telletxea bikotearen aurka 22-9 galdu ondoren.
Amaia Diezen bisita
Pasa den astelehenean, maiatzak 14, Amaia Díez Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartzen duen Osés Construcción Ardoi taldeko jokalariak bisitatu gintuen. Bisita “Emakumeak eta kirola” programaren barruan zegoen antolatuta. Nafarroan emakumeen kirola ikusarazteko eta sustatzeko NKJFIren ekimena da. Hari esker, DBHko 1. mailako “Jarduera fisikoa eta emozioak” aukerako taldeak jokalariarekin izandako solasaldi batez eta entrenamendu eta […]
Kirol berria
Eskubaloiko Haurrak mailako ARDOIko nesken taldeak 2025eko apirilaren 16tik 20ra bitartean antolatu den Cantabriako Corrales de Buelna txapelketa ospetsua irabazi du, finalean Corraleseko taldeari 27-7 irabazi eta gero. IES ZIZUR BHIko DBH2ko eta DBH1eko ondorengo ikasleek parte hartu dute talde horretan: – HAIZEA ABAURREA DE DIOS – ANE AGIRRE MINER – AINHOA ARMAÑANZAS NANTES – […]