Otsailaren 22ko arratsaldean, institutuko borondatezko ikasle eta irakasle talde batek Navarro Villoslada BHI-n Cervantes y después antzerki-lanarekin gozatzeko aukera izan zuen. Ana Artajok eta Ion Martinkorenak idatzitako lana da eta institutuko antzerki tailerreko partaideek oholtzara eraman zuten. Komedia honetan, kixotizatutako Cervantes bat gure garaiko bidegabekerien lekukoa da, hala nola etxegabetzeak, legez kanpoko etorkinek jasaten duten bortizkeria… Horren kontra egiteko, beharra dutenei laguntzeko eta laidoak deuseztatzeko kalera ateratzearen erabakia hartzen du. Zalantzarik gabe, antzerki-lana konprometitua eta inor epel uzten ez duena.