Euskaraldiaren Bigarren Edizio honetan, besteak beste, eta betiere coviden aurkako neurriak errespetatuz, Ariguneak antolatu dira, patioan euskaraz hitz egiteko . Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duten irakasle guztiei, espazio horiek animatzeagatik eta ikasleekin tarte on bat konpartitzeagatik. Arigune hauetan, euskararen erabilerari buruz hitz egin da, eta nola bultzatu euskararen erabilera ikasgelatik kanpo. Euskararen erabilerari eta aisialdiari buruz hitz egin da.Jakinarazi nahi izan den mezu bat da Euskaraldia ez dela abenduaren 4an amaitzen, egunero dagoela aukera bat euskara Institutotik kanpo erabiltzeko. Opa dezagun Euskaraldia urteko egun guztietan!!!