Pasaden ostegunean, azaroak 26 eta abenduaren 1a, Zizur Institutuko Batxilergoko ikasleek antolatutako “Nor da nor?” jokora jolasten ibili ziren atsedenaldian. Bakoitzak kopetan post-it bat itsasia zuela bertan zein irakasleren izena idatzia zegoen asmatu behar izan zuen beraien taldekideei galderak eginez. Talde guztiek post-it kopuru bera jaso zutenez, irabazleak zeregina betetzeko denbora gutxien behar izan zutenak izan ziren. Zorionekoak haiek! Aho-bizi dominak jaso zituzten!
Mila esker parte-hartzaile guztiei. Zeinen giro polita! Plazerra izan zen. Ahoak ez ikusi arren irribarreak begietan igarri genituen. Eskerrak bereziki Industria Teknologiako ikasle-antolatzaile guztiei. Eskerrak ere irakasle laguntzaileei eta gurekin ongi pasatzera hurbildu zineten guztiei.