IES Zizur BHIko DBH2ko ikaslea den UXUE GOMEZ BASURTO pilotaria Espainiako binakako pilota txapelduna atera da, Nafarroako selekzioarekin, haurrak mailan, Iscarren (Valladolid) antolatu den txapelketan, ekainaren 26tik 29ra. Uxuerekin batera txapeldunak izan dira Alize Sagardui (Goizueta) eta Joana Iratzoki (Igantzi). Finalean, Errioxako selekzioari irabazi zioten 8-2 eta 8-1. Iaz ere, Espainiako txapelduna izan zen Nafarroarekin.

