JAKIN-MINA Nafarroa ziurtagiri banaketa ekitaldia: gure ikaslea den Maite García Morenok (14A) ziurtagiria lortu du. Zorionak!
Gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren
jakintza zabaltzea da JAKIUNDEren zereginetako bat. Hau dela eta, JAKIN-MINA jarduerara hamaikagarren edizioa antolatu du Akademiak Nafarroan, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP) eta Nafarroako Unibertsitatearen lankidetzarekin eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin.
JAKIN-MINAk gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi dugu, eta haien jakin-mina piztu, ezezaguna bilatzera anima daitezen bultzatuz.

