Ikasturte honetan ere, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Save The Children-i elkartasuna adierazi diote, orri-markagailu solidarioak diseinatu eta ondoren horiek salduz. Ia ehun ikasleek borondatez parte hartu dute Gaztelania eta Literatura sailak sustatutako eta haurren eskubideen aldeko borrokan oinarritutako ekimen honetan. GKE honi guztion artean bildu diren 325 €-ak eman zaizkio, oso-osorik.
