Pasa den astelehenean, maiatzak 14, Amaia Díez Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartzen duen Osés Construcción Ardoi taldeko jokalariak bisitatu gintuen.
Bisita “Emakumeak eta kirola” programaren barruan zegoen antolatuta. Nafarroan emakumeen kirola ikusarazteko eta sustatzeko NKJFIren ekimena da. Hari esker, DBHko 1. mailako “Jarduera fisikoa eta emozioak” aukerako taldeak jokalariarekin izandako solasaldi batez eta entrenamendu eta joko saio batez gozatu ahal izan zuen.
Hitzaldian, jokalariak ikasketak AEBetan nola amaitu zituen adierazi zien ikasleei. Ikasten ari zen bitartean, unibertsitate inguruan zegoen kalitate handiko emakumezkoen liga bateko taldean jolastu zuen eta bizitzako aldi hori gozatu zuen. Duela gutxi Zizurko taldera itzuli zen, eta aurten Europa mailako emakumezkoen liga garrantzitsuenetariko batean jokatu du. Esperientzia horretan oinarrituta, kirolak familiarengandik urrun egoteak eragidako zailtasunak gainditzen, bere kirol-ametsak eta amets pertsonalak lortzen, eta baita konstantzian eta borrokan oinarritutako nortasuna sortzen ere lagundu diola kontatu zigun. Gainera, ere azaldu zuen emakumezkoen saskibaloiak ez duela beti izaten jokalariek profesionalki aritzeko behar duten babesa eta ikusgarritasuna.

