Martxoaren 20an, osteguna, DBHko 4. mailako ikasleak Zizur Nagusiko Kultur Etxean izan ziren eta Poeta perdido en Nueva York antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten. Antzerkirako sortutako egokitzapenak García Lorcak 1929an New Yorketik bere familiari bidalitako poema-liburua eta gutunak uztartzen ditu.
El Aedo antzerki-konpainiak eskainitako proposamenaren bidez, Federicok Madrilen aurkitzen ez zuen bakearen bila Hiri Handira egindako bidaian lagundu zioten ikasleek. Bertan, 29ko New Yorkeko burtsaren krak ekononomikoaren testigu izan zen eta deshumanizatutako leku hark, bere poesia guztiz eraldatu zuen, bere ibilbide poetikoan mugarri izateraino. Bere poema eta gutunen bidez, Federikoren alderdi intimo eta gizatiarrena ezagutu genuen. Hiri erraldoi batean galdu eta era berean, bere burua aurkitzera doan gazte bat.
