Astelehenean, otsailaren 24an, Idoia Asurmendik 3. K eta 3. L mailako ikasleei bisita
egin zien. Oso esperientzia positiboa izan zen eta Idoiak bere bizitza profesionalean
bisitako esperientziak kontatu zituen: hastapenak, konposizio-metodologia eta azken
esperientzia musikalak emanaldietan.
Bere gitarra eta pianoa lagun zituela, hainbat abesti propio abestu zituen, bere estilo
pertsonalarekin. Benetako luxua izan zen gure artean izatea, eta espero dugu ikasleak
jardueraz gozatu izana.
