
Joan den asteazkenean, urtarrilaren 29an, Musika Departamentua Barañaingo Auditorioan izan zen DBHko 2. mailako, EHKBko eta DCko 4. mailako Musika Tailerreko ikasleekin, “Demode Quartet” talde nafarraren kontzertu didaktiko batean parte hartzeko, beste institutu batzuetako ikasleekin batera.
Oso jarduera dinamikoa izan da, eta aurretik oso lan interesgarria egin genuen ikasgelan. Horrela, ikasleek zuzenean entzun ahal izan dituzte jardueraren gida didaktikoan proposatu zitzaizkigun musika-gaiak.
Ikastetxeko hezkuntza-komunitatea animatzen dugu talde honek egin ohi dituen emanaldietara joatera, musika-profesionaltasuna eta umorea oso modu atseginean uztartzen baitituzte.
