Urtarrilaren 8an, asteazkena, 3.DBHko ikasleek organo ematearen inguruko hitzaldi bat jaso zuten ATEHCNAren eskutik.
ATEHCNA, Nafarroako Gibel eta Bihotzeko Transplantatuen eta Gaixoen Elkartea, urtero bezala, ikasturte honetan itzuli da organo eta ehunen dohaintzari ESAN BAI kanpainarekin. Hildako pertsona baten organoak emateko beharraz kontzientziatu nahi dituzte ikasleak, bizia galtzen ari direnei bizia oparitzeko. Egin dituzten kanpaina guztiekin, 22.000 neska-mutil baino gehiagorengana iritsi dira, eta hori ez litzateke posible izango zuen laguntzarik gabe.
Gainera, eta berrikuntza gisa, aurten lehiaketa bat egingo da, non gure hitzaldietara joan diren ikasleek tiktok bideoak egin ditzakete, haien ustez dohaintza eta transplantea dena errepresentatuz.
Honekin begirale hutsak izateaz gain, parte hartzaileak izatea lortu nahi dute; horrela, hobeto ulertuko dute zer den organoak ematea eta bizitzak salbatzea.