Azaroaren 25ean, Batxilergoko 1. mailako Anatomia eta Kultura Zientifikoko ikasleek antzerki foroko jarduera batean parte hartu zuten. Proposamen artistiko hau berezia da eta publikoak herritar kritiko zein aktore gisa jarduten du, rol eraldatzailea hartuz. Jardueraren gaia genero-ikuspegitik egindako osasun-ikerketari buruzkoa izan zen, dimentsio hori osatzen duten ikerketak sustatzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta hezteko.